137. zk., 2021eko uztailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3964
AGINDUA, 2021eko ekainaren 25ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzan Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta sail honetako huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzakoa (520010 kodea eta 202. dotazioa).
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztetzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epeitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 25a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.