Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2021eko uztailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3963

AGINDUA, 2021eko ekainaren 25ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzan Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta sail honetako huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bete gabe uztea da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzakoa (520010 kodea eta 36. dotazioa).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2021ko ekainaren 25a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala