137. zk., 2021eko uztailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3960
AGINDUA, 2021eko ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Komunikazio Zuzendaritzako Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapenaren askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko martxoaren 25eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko ekainaren 3ko EHAA, 108. zk.), sail honetan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lan eta Enplegu Saileko Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari-lanposturako deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 203).
Bigarrena.– Agindu honek 2021eko ekainaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 30a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.