Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2021eko uztailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3958

813/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Cristina Calvo Monge andrea Pediatriako Atal Sanitarioko buru (Larrialdiak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea) kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

Urtarrilaren 8ko 8/2019 Ebazpenaren bidez Cristina Calvo Monge andrea izendatu zuten Pediatriako Atal Sanitarioko buru (Larrialdiak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea) Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2019ko urtarrilaren 15eko EHAA, 10 zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Cristina Calvo Monge andrea Pediatriako Atal Sanitariako buru (Larrialdiak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea) kargutik kentzea berak hala eskatua Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 6tik aurrera izan ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIko zerbitzu-erakundeari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko ekainaren 17a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala