136. zk., 2021eko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (289 KB - 5 orri.)
- EPUB (301 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3950
AGINDUA, 2021eko ekainaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko kirol federazioen 2021eko kirol programetarako aurkeztutako dirulaguntza eskaerak ebazten dituena.
AURREKARIAK
1.– Ondorengo lege-xedapenetan ezarritakoaren babesean aurkeztutako eskaerak ikusi dira: Euskal kirol-federazioen kirol-programetarako dirulaguntzak ematea arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko abenduaren 29ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita euskal kirol-federazioen 2021eko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia.
2.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko abenduaren 29ko Agindua eta goian aipatutako Dekretuaren 7.1 artikulua kontuan izanda, Kalifikazio-Batzordeak Gasteizen 2021eko martxoaren 17an bildu eta aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpen-proposamena egin zuen.
Horiek horrela, eta Kalifikazio Batzordeak egindako Ebazpen-proposamena ikusirik, aipatutako Dekretuak 7.2 artikuluan ematen didan ahalmena erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean jasota dauden Euskadiko Federazioei bertan zehazten diren kopuruko dirulaguntzak ematea. Kopuru horiek urteko gehienezko dirulaguntzarenak dira, hau da, lehen aipaturiko Dekretuaren 5. artikuluak ordaintzeko moduari buruz ezarritakoari jarraituz 2021. urteko dirulaguntzaren kontura federazioek aldez aurretik jaso dituzten diru-kopuruak horren barruan direla ulertuko da. Aipatutako dirulaguntzak finantzatzeko bideratu den zenbatekoa guztira 2.475.000 eurokoa izan da.
Bigarrena.– Aipatutako Aginduaren 13 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskadiko kirol federazioen kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzak zati batean ordainduko dira. Horretarako, emandako dirulaguntza osoari aldez aurretik emandako kopuruak kendu ondoren geratzen den kopurua ordainduko da, betiere aldez aurretik emandako diru kopuruak justifikatu ondoren.
Hirugarrena.– Dirulaguntzaren bat jaso duten federazioek diru hori 2020ko abenduaren 29ko Aginduan eta dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztutako helburuetarako erabili dela egiaztatu eta justifikatu behar dute 2022ko otsailaren 28a baino lehenago. Horretarako, ondoren jasotzen diren agiriak aurkeztuko dituzte:
a) Jardueraren gauzatzeari buruzko memoria laburtuta, zeinetan, gutxienez, jasotzen baitira agindu honetan, baloratuko diren gaiak, datu guztiak sexuaren arabera bereizita dituela.
b) Batzar Nagusiak onartutako 2021eko aurrekontuaren likidazioa (VI. eranskina).
c) Gastuak justifikatzea fakturak eta ordainketa-agiriak aurkeztuta. Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.
Faktura eta dokumentu guztiak espediente elektronikora igo behar dira.
Aurkezten diren fakturak dirulaguntzan emandako kopurua justifikatu behar dute.
d) Helburu bererako emandako beste edozein laguntzaren zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haren eraginkortasunaren berri izan ez bada.
e) Eskabidea bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoarekin batera aurkeztu duten federazioen kasuan, erabilera hori egiaztatzen duten sortutako agirien aleak.
f) Federazioko idazkariak egindako eta lehendakariak sinatutako ziurtagiria, federazioaren dokumentazio ekonomiko hau jasotzen duena:
1) Balantzea 2021eko abenduaren 31n.
2) Diruzaintza garbia 2021eko abenduaren 31n.
3) Finantza-erakundeekiko zorrak 2021eko abenduaren 31n.
4) Azken bi ekitaldietako mozkin eta galeren kontua.
g) Federazio-lizentzien guztizko kopurua 2021eko abenduaren 31n
Laugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena emango du eta, hala badagokio, dagoeneko ordaindu den baina itzuli egin behar den zenbatekoa adieraziko du, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin bat etorrita.
Bosgarrena.– Dirulaguntzaren baldintzak ez betetzeak:
a) Jasotako dirulaguntza 287/2000 Dekretuan aurreikusitako jarduerak egiteko barik, beste batzuk egiteko erabiltzea.
b) Emandako dirulaguntza ez justifikatzea.
c) Aurkeztutako eskaeran edo dokumentazioan jasotako edozein datu egiazkoa ez izatea.
d) Kirol Federazioak ez jakinaraztea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari kirol programak egiteko beste laguntza batzuk jaso dituela.
e) Bestelakoren bat, baldin eta ezargarri den bestelako xedapenen batean ezarritakoaren aurka badoa.
Dirulaguntza ematea ebatzi zenean hori egiteko kontuan izan ziren baldintzaren bat ez dela bete egiaztatzen bada, jasotako diru-kopurua, osorik edo zati batean, eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 37.1 eta 37.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1) eta 2) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 4. artikuluaren arabera.
Seigarrena.– Honako agindu hau interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.
Zazpigarrena.– Dirulaguntza guztiak eta onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, interesdunekberraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari,hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean,agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 22a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.