Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2021eko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3946

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2021eko ekainaren 16koa, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko dirulaguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: «Ebazpena, 2021eko ekainaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko dirulaguntzen deialdia » (2021eko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 128. zk.). Hain zuzen ere, deialdiaren II. eranskinean (Langabezia-tasa handiko udalerriak 2021eko martxoko datuak) 8 udalerri alde batera utzi dira, eta hori zuzentzen da. Ulergarriagoa izateko, eranskin osoa ordezkatzen da ebazpen honi erantsita datorrenarekin.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala