135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3942
IRAGARKIA, Ondarroako arrantza-kaiko hornidura-unitatean sortutako hondakin-urak lehorretik itsasora isurtzeko baimen-eskaeraren espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientearen kodea: VTM-48-00080.
Eskatzailea: Repsol comercial de productos petrolíferos, S.A. (A80298839).
Jarduera: Erregaiaren hornidura.
Jardueraren kokapena: Ondarroako arrantza-kaia.
Ingurune hartzailea: Artibai estuarioa.
Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89)).
1. isurketa: X= 547.065; Y= 4.797.240; Huso= 30.
Isurketa mota eta bolumena: Hondakin-ur hidrokarburatuak.
1. isurketa : 135 m3/urteko.
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.