Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3925

IRAGARKIA, Gipuzkoako Hezkuntzako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez irekitako disziplina espedientearen baitan entzunaldirako deia egiteko dena.

Ezinezkoa izan da jakinarazpena zuzenean egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta berarentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Iragarki honen bidez jakinarazten zaio bere aurka abiarazitako disziplina-espedienteari dagokion karguen plegua eskuragarri duela Hezkuntza Ikuskaritzan, Donostiako Andia kaleko 13. zenbakiko 3. solairuan (ordutegia 09:00etatik 14:00etara). Plegu hori eskuratzeko, gehienez hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2021eko ekainaren 22a.

Gipuzkoako Hezkuntzako lurralde-ordezkaria,

AMAIA URZELAI AZKUNE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala