135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3924
IRAGARKIA, administrazioarekiko auzi-errekurtso batzuetan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak zenbait prozedura arrunti buruzko administrazio-espedienteak bidaltzeko eskatu du.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, eskatutako espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali direla jakinarazten da, eta eranskinean zerrendatutako pertsona eta erakunde interesdunak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epean pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 23a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.