135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3923
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Papel Aralar, S.A. enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Amezketako udalerrian papera fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratu arruntaren funtsezko aldaketarako.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu zein funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, gutxienez 30 egunez.
Proiektu Publiko eta Pribatuen Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lege horren I. eranskineko lanen, instalazioen edo beste edozein jardueraren ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.
Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioaren prozedurak aurreikusi egiten du proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapide bat, organo substantiboak gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean egin beharrekoa, aldez aurretik «Estatuko Aldizkari Ofizialean» edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.
Beste alde batetik, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek ahalbidetu behar dute ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran ingurumen-inpaktuaren jarduketak sartzea, baldin eta nahitaezkoa bada eta eskumena autonomia-erkidegoarena bada.
Papera fabrikatzeko jardueraren kasuan, proiektu teknikoaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren jendaurreko informazio-aldi bakarra eta komuna egin behar da, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko.
Adierazitakoa dela-eta, IPPC AAI00093_MS_2021_002 espedientea jendaurrean jarri behar da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duten instalazioen espedienteak ikusgai jarriko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa)
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 22a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.