135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3917
EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 468/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 468/2019 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi dernandatzailearen prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-26an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Andrei Soltan demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaritzan argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2021eko maiatzaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.