135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3915
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 538/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien 538/2018 H adostasun gabeko prozedura.
Gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.
Judizio horretan autoa eman da 2021-05-27an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Auzi-ihesean dagoen Juan De La Rosa Cabral Acosta demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Bilbao, 2021eko maiatzaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.