135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3910
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko maiatzaren 27koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita «Loiolako Erriberetako aldageltokiaren informazio-azterlana».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Mota horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko maiatzaren 27koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita «Loiolako Erriberetako aldageltokiaren informazio-azterlana», 2021eko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (126. zk.) argitaratua. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
– 2021/3684 (3/3) orrialdean, «Ebazten dut» atalaren azken partean,
honela dio:
«https://www.euskadi.eus/informazioa/azpiegitura-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2garrai/eu/».
Eta honela behar du:
«https://www.euskadi.eus/loiolako-ibaiertzak-trukatzea/web01-a2garrai/eu/»