Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3909

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Barakaldoko (Bizkaia) «San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko 11 unitatetarako erabiltzen diren instalazioak eraldatzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko 11 unitatetarako erabiltzen diren instalazioak aldatzeko:

Kode zenbakia: 014586 eta 48000848.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «San Juan Bosco».

Titularra: «Congregación de San Francisco de Sales (Salesianos)».

Helbidea: Magallanes 23.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntza, 1 zikloa: 5 unitate.

• 0-1 urteko haurrentzat unitate bat, 8 ikaspostuekin.

• 1-2 urteko haurrentzat bi unitate, 13na ikaspostukoak.

• 2-3 urteko haurrentzat bi unitate, 18na ikaspostukoak.

– Haur Hezkuntza, 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu guztira.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu guztira.

– Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu guztira.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala