135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3906
AGINDUA, 2021eko ekainaren 17koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko ekainaren 10eko Agindua. Agindu horren bidez argitaratu zen txanda librean Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdia uztailaren 10eko JUS/764/2019 Aginduaren bidez egin zen.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko ekainaren 10eko Aginduaren bidez argitaratzen da txanda librean Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda.
Eskainitako lanpostuen zerrendan huts bat dagoenez, I. eranskina aldatu behar da, eta lanpostu hau kendu:
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.