135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3905
168/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bitartez Imanol Zubizarreta Arteche jaunak Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide izateari utziko baitio.
Imanol Zubizarreta Arteche jaunak 2021eko uztailaren 1etik aurrera batzordekide izateari uzteko idazkia aurkeztu duenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.2.c) eta 8.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2021eko uztailaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Imanol Zubizarreta Arteche jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide kargutik kentzea, eta bide batez, eskerrak ematea egin duen lanagatik.
Bigarrena.– 2021eko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.