134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 3 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3902
IRAGARKIA, espediente baten ebazpena jakinarazteko iragarkian atzemandako hutsak zuzentzekoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
2021eko martxoaren 24ko 59. zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2021eko martxoaren 29ko 75. zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofizialen argitaratutako iragarkian aktsa aurkituta (errekurtsoak jakinaraztea falta da), honen bidez berriro argitaratzen da iragarki hori behin akatsa zuzenduta.
Ahalegina egin arren ezinezkoa izan da ondorengo jakinarazpena burutu. Beraz, urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Prozedura Administratibo Erkidearen Legearen 44. artikuluak xedatutakoaren arabera Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den iragarki honen bidez egiten da jakinarazpena.
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, besteak beste, erabaki hauek hartu ditu 2020ko urriaren 30ean egindako batzarrean:
26.– Shikumi Wakata, S.L. enpresarekiko kontratatzeko debekua deklaratzeko espedientea ebaztea.
Aztertuta, Shikumi Wakata, S.L. enpresarekiko kontratatzeko debekua deklaratzeko izapidetutako espedientea Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen 71.1.e) puntuan aurreikusitakoa emateagatik «Web berria garatzea, mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboak, edukien kudeaketa eta marketin digitala» izeneko zerbitzua kontratatzeko espedientean.
Gertaera: 2019ko urriaren 25ean «Web berria garatzea, mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboak, edukien kudeaketa eta marketin digitala» zerbitzuaren lizitazio-prozedura argitaratu zen. Prozedura horretara, besteak beste, Zosmamedia SL eta Shikumi Wakata SL sozietateak aurkeztu dira, aldi baterako batuta jarduteko asmoz. Interesatuen proposamenak aurkeztu eta gero, lizitaziogileen ahalmenaren eta kaudimenaren egiaztagirien 1 kartazalaren barruan, gerora aldi baterako enpresa-elkarte izango zenak, beste agiri batzuen artean, Shikumi Wakata, SLren ordezkariak luzatutako egiaztagiria aurkeztu zuen, non, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 140. artikuluan xedatutakoaren arabera, ukatzen baitzuen kontratatzeko inongo debekuren pean zegoela. Egiaztagiri hori abenduaren 20an sinatu zen.
Gertaera: 1 kartazala eta 2 kartazala ireki ostean, eskaintza teknikoa aztertzen ari zirela, urtarrilaren 24an Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren jakinarazpena jaso zen Metro Bilbao SAn, Shikumi Wakata SLri kredituak bahitu behar zitzaizkiola esanez. Bahimenduaren jakinarazpenean zioenez, bahimendua zekarren zorraren likidazio-epea 2019ko iraila zen.
Gertaera: 2019ko irailean Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin zorra izateak esan nahiko luke 2019ko abenduaren 20an eskaintzak aurkeztu zirenean Shikumi Wakata SL sozietateak ez zituela Gizarte Segurantzako ordainketak egunean. Beraz, batetik, kontratatzeko debekua zuen eta, bestetik, 2019ko abenduaren 20ko egiaztagirian zerbait faltsua jaso zen. Horren guztiaren ondorioz, urtarrilaren 24an bertan oharra bidali zitzaion Shikumi Wakata SL sozietateari, hautemandako egoera zuritzeko alegazioak egiteko hiru lanegun emateko. Idatzi horretan ohartarazi zen, hura egin ezean, Shikumi Wakata SL eta beste sozietateak gerora eratuko zuten enpresa-elkartea lizitazio-prozeduratik kanpo geratuko zela.
Gertaera: Alegazioak aurkezteko muga-data igaro da eta ez dute alegaziorik aurkeztu. Hartara, 9/2017 Legearen 69.8 artikulua aplikatuta, Metro Bilbao SAk lizitazio-prozeduratik kanpo utzi du Shikumi Wakata SL eta Zosmamedia SL sozietateek gerora aldi baterako egingo zuten enpresa-elkartea.
Gertaera: Zuzendari Nagusiaren otsailaren 18ko 51/2020 zenbakidun Ebazpenaren bidez Shikumi Wakata SL enpresarekiko kontratatzeko debekua, baldin eta egokia bada, deklaratzeko espedienteari hasiera ematea onartu zen. Halaber, eta urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren bidez onartutako, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Arautegi Orokorraren 19 artikuluak xedatukoaren arabera, 15 lan-eguneko entzunaldi epe bat ematen zitzaion espedientea aztertu eta haren eskubideen defentsarako egoki zeritzona adierazteko. Aldi berean, nahi zituen agiri eta justifikazioak aurkeztu ahal izan zuen.
Gertaera: entzunaldi epea igaro ondoren interesdunak ez du alegaziorik aurkeztu.
Kontuan hartuta: azaroren 8ko 9/2017 Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen 71.1.e) artikuluan ezarritakoaren arabera, 71.1.d) artikuluarekin lotuta, Shikumi Wakata S.L. enpresarekiko kontratatzeko debekua deklaratu behar dela. Izan ere, espedientean frogatuta geratu da 2019ko irailean Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin zorra izateak esan nahi du 2019ko abenduaren 20an eskaintzak aurkeztu zirenean Shikumu Wakata SL sozietateak ez zituela Gizarte Segurantzako ordainketak egunean. Beraz, batetik, kontratatzeko debekua zuen eta, bestetik, 2019ko abenduaren 20ko egiaztagirian zerbait faltsua jaso zen.
Aipatutako Legearen 72.4 artikuluaren arabera espedientea ebazteko eskuduntza Bizkaiko Garraio Partzuergoa dagokio, izan ere administrazio hori da Metro Bilbao SAren titularra.
Horrela, Idazkaritza Nagusiaren 2020ko urriaren 12ko txostena ikusita Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Estatutuetako 21.22 artikuluan (ekainaren 18ko 1769/1976 Errege Dekretuak onartua) xedatutakoarekin bat etorriz, Kontseilu Nagusiak, aho batez, ondorengo erabakia hartu du:
Lehenengoa.– Shikumi Wakata SL enpresarekiko kontratatzeko debekua deklaratzea.
Bigarrena.– Kontratatzeko debekuaren aplikazio-eremua Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta haren sozietate publikoa den Metro Bilbao SAk osatuko dute.
Hirugarrena.– Kontratatzeko debekuaren iraupena bi urtekoa izango da.
Laugarrena.– Ebazpen hau Shikumi Wakata SL enpresari, Metro Bilbao SAri eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistroari jakinaraztea.
Eta horren berri ematen dizugu dagozkion ondorioetarako. Besterik administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezu EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako epaitegi egokian bi hilabeteo epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen azaroaren 13ko 29/1998 Legearen 8.eta 46.artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 114.1.c) artikuluarekin bat etorriz.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Kontseilu Nagusiari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.
Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki dituzu egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.
Bilbao, 2021eko ekainaren 11.
Zuzendari nagusia,
GORKA UGALDE MARTÍNEZ.