Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3894

IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 18koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedientea zuzentzeko errekerimenduari eta ebazpenari buruzkoa.

Aipatutako prozedura jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude kokatuta:

○ Gamarrako Atea kalea 1 A, behea, Vitoria-Gasteiz.

○ Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

○ Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.

Bilbao, 2021eko ekainaren 18a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala