Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3890

IRAGARKIA, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Química Europea de Resinas SA enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa. Izan ere, ingurumen-baimen integratua nahi duelako aurkeztu du proiektu tekniko hori, Araban Oyón-Oiongo udal-mugartean erretxina alkidikoak, akrilikoak, poliesterrekoak eta ureakoak fabrikatzeko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta funtsean aldatzeko ere.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu baten bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, gutxienez 30 egunez.

Erretxina alkidikoak, akrilikoak, poliesterrekoak eta ureakoak fabrikatzeko jardueran, beharrezkoa da proiektu teknikoa jendaurrean jartzea ingurumeneko baimen bateratua lortzeko.

Adierazitako guztia dela eta, IPPC AAI00345_SOL_2016_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.

Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea ikusgai jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala