134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3884
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 233/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 233/2020 adostasun gabeko dibortzioa.
Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Guillermo Smith Apalategui.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Ophelia Afriyie-i jakinaraztea 2020-11-09an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau bulego judizial honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, 2020-11-09ko epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko.
Bilbao, 2021eko apirilaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.