Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3883

AGINDUA, 2021eko ekainaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Usurbilgo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Zumarte» Musika Eskola Pribatuari helbidea eguneratzeko eta musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Usurbilgo udalerrian (Gipuzkoa) «Zumarte» Musika Eskola Pribatuak helbidea eguneratzeko eta musika-espezialitateak gehitzeko egin dituen baimen-eskaerak aztertu dira.

Espediente horiek ezarritako prozeduraren arabera izapidetu dira, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkie, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horiei buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Musika Eskola direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, musika ikasketen oinarrizko maila eta maila ertaineko kurrikuluma arautzen duena, baita maila horietara iristeko araua, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da jarraian zehazten den musika ikastetxe pribatuari helbidea eguneratzeko eta 2021-2022 ikasturtetik aurrera Kantu Modernoa eta Txalaparta espezialitateak gehitzeko:

Kode-zenbakia: 012689 eta 20007795.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Zumarte».

Titularra: Asociación Zumarte Usurbilgo Musika Eskola.

Helbidea: Kale Nagusia 45.

Udalerria: Usurbil.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

• Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

• Adarrak:

Adarra: kantua.

Adarra: I. sinfonikoa: bibolina, flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, biola eta perkusioa.

Adarra: I. polifonikoa: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.

Adarra: instrumentala eta bertakoa: txistua, trikitixa, panderoa, alboka eta txalaparta.

Zenbait joera: gitarra elektrikoa, bibolina eta kantu modernoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala