134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (276 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3882
AGINDUA, 2021eko ekainaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Azkarate Enea» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Hezkuntza Bereziko gela egonkorren kopurua handitzeko baimena eskatuz, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Azkarate Enea» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko, 2021-2022 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 20006626 eta 012495.
Izen espezifikoa: «Azkarate Enea»
Titularra: Asociación Gipuzkoana Padres niños autistas-Gautena.
Helbidea: Francisco López Alen kalea, 4.
Udalerria: Donostia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Hezkuntza Berezia: 21 gela egonkor.
● Donostia, CEIP Intxaurrondo Ikastola HLHI: P. de Zarategi, 48: talde bat.
● Donostia, CEIP Harri Berri-Oleta HLHI: Darieta, 18: talde bat.
● Errenteria, CEIP Bizarain Ikastola HLHI: San Marcos, 6: talde bat.
● Errezil, CEIP San Martín HLHI: Errezil, 18: talde bat.
● Elgoibar, CEIP Elgoibar HLHI: Kalamua, 8: talde bat.
● Andoain, CEIP «Ondarreta» HLHIP: Nagusia, 4 B: talde bat.
● Eibar, IES «Mogel Isasi» BHI: Isadi, 37: talde bat.
● Donostia, CPEIPS «La Salle» HLBHIP: Madalena Jauregiberri, 2: talde bat.
● Donostia, CPEIPS «Aldapeta María» HLBHIP: Aldapeta, 17: talde bat.
● Donostia, CPEIPS «San Ignacio de Loyola» HLBHIP: Calzada Vieja de Ategorrieta, 28: talde bat.
● Donostia, CPEIPS «Scientia School» HLBHIP: Illunbe, 8: talde bat.
● Hondarribia, CPEIPS «Egiluze Hijas de la Cruz Hondarribia» HLBHIP: Fraxkueneko Murrua, 1: talde bat.
● Irun, CPEIPS «Irungo La Salle» HLBHIP: Avenida Elizatxo, 16 B: talde bat.
● Beasain, CPEIPS «La Salle-San José» HLBHIP: Andre Mari, 2: talde bat.
● Zarautz, CPEIPS «La Salle-San José» HLBHIP: La Salle, 2: talde bat.
● Andoain CPEIPS «La Salle Berrozpe Ikastetxea» HLBHIP: La Salle Etorbidea, 5: talde bat.
● Hernani, CPEIPS «La Inmaculada» HLBHIP: Sandiusterri, 4: talde bat.
● Errenteria, CPEIPS «Egiluze Hijas de la Cruz Errenteria» HLBHIP: Zamalbide, z/g: talde bat.
● Tolosa, CPEIPS «Usabalgo Laskorain Ikastola» HLBHIP: Usabal auzoa, 26: talde bat.
● Donostia, CPEIPS «Herri Ametsa Ikastola» HLBHIP: Guardaplata, 28: talde bat.
● Urretxu, CPEIPS «Urretxu – Zumarraga Ikastola» HLBHIP: Pagoeta 4, Labeaga 25: talde bat.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.