Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3880

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «María Inmaculada» bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Donostia udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «María Inmaculada» bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 20004848.

Izen generikoa: bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «María Inmaculada».

Titularra: Religiosas de María Inmaculada.

Helbidea: Ategorrieta hiribidea, 17.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2020-2021 ikasturte-amaieratik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Helduen Oinarrizko ikasketak irakasteko eta Lanbide Heziketako ikasketak irakasteko baimena ematen zioten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

4.– artikulua.– Jarduera eteten duen ikastetxe pribatuak atxikita dagoen ikastetxe publikoan, CIFP Politécnico Easo Politeknikoa LHII, gordeko ditu paperezko espediente akademiko guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala