Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3879

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 23koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, Abadiñoko udal-mugartean (Bizkaia) «Baterien bidez energia biltegiratzeko sistema - Abadiño» eraikitzeko baimena emateko eta eraikuntza-proiektua onartzeko dena.

Erref.: Energia IFT/YMM.

Esp.: 48-GE-Y-2020-00004.

AURREKARIAK

Bat.– 2020ko abenduaren 14an, Eólicas de Euskadi, S.A. enpresak (egoitza: Urartea 2, Vitoria-Gasteiz) honako hau eskatu zuen: Abadiñoko udal-mugartean (Bizkaia) «Baterien bidez energia biltegiratzeko sistema - Abadiño» instalazioa eraikitzeko baimena ematea eta eraikuntza-proiektua onartzea. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Carmen Ibáñez Gómez industria-ingeniariak sinatu zuen, Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia 2020ko abenduaren 1ean.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Eólicas de Euskadi, S.A. enpresaren aipatutako eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 28ko BAOn eta 2021eko otsailaren 10eko EHAAn.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzaren 2021eko ekainaren 14ko txostena.

Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan (EHAA, 2021-03-05).

Ondorioz, hau

EBAZTEN DU:

«Baterien bidez energia biltegiratzeko sistema - Abadiño» instalazioari dagokionez, baimena ematea Eólicas de Euskadi, S.A.ri, eta proiektua onartzea.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera emango da, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz:

1.– Carmen Ibáñez Gómez industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak –Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia 2020ko abenduaren 1ean–.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da gehienez, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Baimen hau ematen da udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Bilbao, 2021eko ekainaren 23a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala