134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 3 orri.)
- EPUB (271 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3875
HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko ekainaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2021-2022ko deialdia argitaratzen baita.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: «Ebazpena, 2021eko ekainaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2021-2022ko deialdia argitaratzen da». Ebazpena 2021eko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 128. zenbakian argitaratu zen, baina deialdiaren eranskina ez zen argitaratu eta, hortaz, honen bidez argitaratzea erabaki da.