Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3874

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nola osatuko den 2021ean lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordea.

Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen deialdiaren 7. artikuluak (2021-05-17ko EHAA) prozedura eta ebazpena arautzen ditu, eta 2.1. apartatuan ezartzen du eskabideak aztertzeko eta horien balorazioa egiteko batzorde bat osatuko dela, izaera teknikokoa.

Batzorde hori honako lanpostu hauek osatuko dute, eta, horiek ez badaude, haien ordezkoek:

– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

– Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikari-profila duten bost pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori arduratuko da aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egiteaz.

Halaber, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluak adierazten duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eman edo ez erabakitzeko proposamena egingo duen organoa nortzuk osatuko duten.

Hori guztia ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:

Lehendakaria:

– Jesús Losada Besteiro, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

Idazkaria:

– Veneranda Andrés Andrés, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

Kide titularrak:

– María Teresa Martínez Granado, Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Juan Carlos García Rejas, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko arduraduna.

– Marta Etxebarría Ubis, Enpresetarako Zerbitzuen Zerbitzuko teknikaria.

– Ángel Altuna Urcelay, Laneratzeko Zerbitzuko teknikaria.

– Zuriñe López de Arana Prado, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko kideak:

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

– Aitziber Leturiaga Aberasturi, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

– Eider Gutierrez Ziardegi, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

– Edurne Barañano Echebarria, Enpresetarako Zerbitzuen Zerbitzuko arduraduna.

– Jesús M.ª Ordoñez Orzaiz, Laneratzeko Zerbitzuko arduraduna.

Ebaluazio-batzordea balio osoz eratutzat joko da lehendakaria eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertaratzen direnean.

Lehendakaria ez badago, batzordekideetako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeran.

Idazkaria ez badago, batzordekideetako batek beteko ditu bere eginkizunak, aurretik zerrendatzen diren alderantzizko hurrenkeran.

Vitoria–Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.

Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria,

JESUS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala