133. zk., 2021eko uztailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 3 orri.)
- EPUB (278 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3869
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, 2021. urtean arte eszenikoak ekoizteko emandako laguntzen berri ematen duena.
2021eko martxoaren 2an argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Agindua, zeinaren bidez ezarri baitzen arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko araubidea.
Agindu horren 11.5 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradunei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta onuradunak argitaratzea. Ebazpenari atxikitako eranskinean dago zerrenda.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 23a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.