133. zk., 2021eko uztailaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3861
826/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Medikuntzako Zuzendari lanpostutik kentzen baita Fernando Manuel Mosquera Ulloa jauna.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 5285/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko abenduaren 3ko EHAAn 233.zk.), Medikuntzako zuzendari izendatu zen Fernando Manuel Mosquera Ulloa jauna, Zuzendaritza Nagusiaren irailaren 14ko 4206/2009 Ebazpenaren testuinguruan, zeinaren bidez Arabako Ospitale Psikiatrikoaren eta Arabako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalaren Medikuntzako zuzendari lanpostua deitu zen.
Ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko Akordioaren bitartez, Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta Arabako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalaren izena aldatu zen, izen berri hau ezartzeko: Arabako Osasun Mentaleko Sarea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Fernando Manuel Mosquera Ulloa jauna Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Medikuntzako zuzendari lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 22ko lanaldia bukatzean izango du indarra.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Pertsonaleko zuzendaritzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.