132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3838
523/2021 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Begoña Villas Miguel andrea Pediatriako Kudeaketa Klinikoko Unitateko Gainbegirale/Koordinatzaile kargutik kendu da, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 7ko 820/2017 Ebazpenaren bidez Begoña Villas Miguel andrea Pediatriako Kudeaketa Klinikoko Unitateko Gainbegirale/Koordinatzaile izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza-gerentzia honek honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Begoña Villas Miguel andrea Pediatriako Kudeaketa Klinikoko Unitateko Gainbegirale/Koordinatzaile kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko maiatzaren 31n izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko maiatzaren 18a.
Donostialdea ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.