130. zk., 2021eko uztailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3802
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2021eko ekainaren 2ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-20A001-78-2021 zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da SAN-20A001-78-2021 zehapen-prozeduran 2021eko ekainaren 2an ebazpena eman dela, Bettashop.es-era zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.4.c) eta 50.6 artikuluak.
Arau-haustearen deskribapena:
50.4.c)– artikulua: «c) Ondasun eta produktuak saltzean edo zerbitzuak egitean informazio edo publizitateari buruzko egiatasun-beharra ez betetzea, ondasun eta produktu horiei, gero erosi, erabili, itzuli edo erreklamatzeko, benetan dituzten edo izan ditzaketen kalitate, ezaugarri, emaitza edo baldintzak ez direnak egotziz; hartzaileek era batera edo bestera oker ulertzea eragiten duen edo eragin dezakeen publizitatea, eta produktu edo zerbitzuaren benetako ezaugarri eta nolakotasunak ezagutzeko beharrezko datuak isiltzen dituena».
50.6 artikulua: «Oro har, kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsaren arloan indarrean dagoen araudiak eta xedapen osagarriek berariaz ezarritako betekizun, betebehar edo debekuak ez betetzea».
Ezarritako zehapena: 2.325 euro.
Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren izena (Bettashop.es) eta espediente-zenbakia (SAN-20A001-78-2021), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 15a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.