130. zk., 2021eko uztailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3797
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2021eko dirulaguntzak emateko osatu behar den Balorazio Batzordeko kideak izendatzen eta argitara ematen dituena.
Euskadiko museo eta bildumetarako 2021. urteko dirulaguntzak iragartzen eta arautzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Agindua ikusi da.
Agindu horren 13. artikuluak dioenez, Balorazio Batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea. Honako hauek izango dira:
– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.
– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.
Bigarrena.– Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Batzordeburua: Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Bokalak:
– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.
– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.
– Aitor Antuñano Zubiete jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
Hirugarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Aitziber Barandika Basaldua andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.