Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2021eko uztailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3796

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2021ean eta 2022an euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen Balorazio Batzordeko kideak. Era berean, ebazpen honen bidez, batzorde horren osaera argitaratzen da.

Aztertu egin da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Agindua, 2021ean eta 2022an euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia egin eta hartarako araubidea arautzen duena.

Agindu horren 14. artikuluak xedatzen duenez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordekide hauek izendatzea:

– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Javier Fernández Bordegarai, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuko burua.

Bigarrena.– Argitara ematea Balorazio Batzordearen osaera. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Javier Fernández Bordegarai, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuko burua.

Hirugarrena.– Maitane Lamikiz García izango da Balorazio Batzordeko idazkaria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa dena. Hitza izango du, baina botorik ez.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala