Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2021eko uztailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3787

31/2021 DEKRETUA, ekainaren 28koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten sindikatuen konfederazio eta erakundeek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta aipatutako legearen 7. artikuluarekin bat etorriz, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak – CC.OO., maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bidez izendatutako bi kide titular eta maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren eta urriaren 23ko 29/2019 Dekretuaren bidez izendatutako bi ordezko ordezkatu ditu –dekretu horiek guztiak ere lehendakariarenak–, eta aukeraketa berria egin du.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Francisco Juan Osuna Matamoros jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikala – CC.OO. erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Garbiñe Espejo Jairo andrearen ordez.

2. artikulua.– Arantza Martínez Tobalina andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikala – CC.OO. erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Santiago Martínez Pérez jaunaren ordez.

3. artikulua.– Arkaitz Antizar Kerexeta jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikala – CC.OO. erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Arantza Martínez Tobalina andrearen ordez.

4. artikulua.– Santiago Martínez Pérez jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikala – CC.OO. erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Francisco Juan Osuna Matamoros jaunaren ordez.

5. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala