Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2021eko uztailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3783

164/2021 DEKRETUA, ekainaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta uztailaren 27ko Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen 16/1983 Legearen 11. artikuluarekin, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituen maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.1 artikuluarekin bat etorriz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andrea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala