130. zk., 2021eko uztailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3781
AGINDUA, 2021eko ekainaren 22koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko lanpostu batetik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Lorena Elorriaga Ayarza andrea kentzea Segurtasun Saileko kalitatearen kudeaketarako prozesuak ezartzeko aholkulari kargutik (5283 kodea, 1. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean izango ditu eraginak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 22a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.