128. zk., 2021eko ekainaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3758
IRAGARKIA, SAETIC-ek eratutako behin betiko bermea deusezteari buruzkoa.
Bizkaiko Garraio Partzuergo honetan Banco de Sabadell SA entitateak 2012ko uztailaren 25ean emandako bermea jasota dago (Bermeen Erregistro Ofizialeko inskripzio-zenbakia: 0000746460I) Sociedad Anónima Española de Tarjetas de Identificación y Crédito (SAETIC) enpresaren betebeharrei erantzuteko behin betiko bermearen kontzeptu gisa, «13 txartel-inprimagailuren eta 13 txartel-irakurgailuren hornidura» kontratuaren adjudikazioa dela eta, 2.425 euroko zenbatekoarekin.
Kontratua likidatu da, eta kontratistak ez du inolako erantzukizunik. Beraz, Sektore Publikoaren Kontratuen azaroren 8ko 9/2017 Legearen 110. 2 artikuluak xedatutakoaren arabera, abala indargabetu egin behar da. Hala ere, Sociedad Anónima Española de Tarjetas de Identificación y Crédito (SAETIC), enpresa desagertu egin da, eta abal hori indargabetu baino lehen iragarki hau argitaratzen da abal horrekiko eskubide duela uste duen orok, 15 laneguneko epean, espedientea aztertu eta haren eskubideen defentsarako egoki deritzona adierazteko. Aldi berean, nahi dituen agiri eta justifikazioak aurkeztu ahal izango ditu.
Bilbao, 2021eko ekainaren 10a.
Zuzendari kudeatzailea,
GORKA UGALDE MARTÍNEZ.