128. zk., 2021eko ekainaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (280 KB - 4 orri.)
- EPUB (347 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3744
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, lege hauetan ezarritakoa haustearekin lotuta: Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (LO 4/15) eta Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legea (SPL).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan aztertzeko (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) eta beren defentsarako egokitzat jotzen duten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitzote, prozeduran erabili nahi dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasunaren Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan ezarritako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2021eko ekainaren 4a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.