128. zk., 2021eko ekainaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3742
EDIKTUA, 1215/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1215/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Luisa Alonso Gimenez-Breton.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-10-07an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Francisco Soldevilla Amutio eta Angela Gomez Manzano demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2021eko maiatzaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.