128. zk., 2021eko ekainaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3729
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketari buruzko 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpena zuzentzeko dena.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– UPV/EHUko errektorearen 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2021eko maiatzaren 31), UPV/EHUko irakasle agregatuen (lotutakoak) plazak betetzeko deialdi publikoa egin zen, eta haren oinarrietan, 2.2b) atalean, berariazko betekizunei buruzkoan, ez da honako mugaketa hau jaso: «Atxikitako plazari dagokion espezialista titulu ofiziala (MIR) izatea», ezinbestekoa horrelako plazetarako.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako ebazpenak (otsailaren 12ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.
Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:
«Herri administrazioek, beren kabuz edo interesdunak eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– UPV/EHUko errektorearen 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpena zuzentzea; beraz, deialdiaren oinarrietako 2.2b) atalean honako mugaketa hau erantsi behar da:
«Lotutako plazari dagokion espezialista titulu ofiziala (MIR) izatea».
Bigarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau inplikatutako sailei eta argitaratu bedi unibertsitatearen webgunean (Irakasleak – Deialdi bideratuak). Har beza kontuan dagokion atalak Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuan.
ERREKURTSOAK
Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean administrazioarekiko auzietako dagokion Bilboko epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.
Leioa, 2021eko ekainaren 7a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.