Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2021eko ekainaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3670

462/2021 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Isabel Peña Peña andreari Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Elgoibarko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren funtzioak esleitzen zaizkion.

Apirilaren 12ko 274/2021 Ebazpenaren bitartez, Debabarreneko ESIko Elgoibarko Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa onartu zen.

Balorazio Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria Isabel Peña Peña andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona horri esleitzea Debabarreneko ESIko Elgoibarko Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion funtzioak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Isabel Peña Peña andreari esleitzea Debabarreneko ESIko Elgoibarko Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion funtzioak.

Bigarrena.– María Isabel Peña Peña andreak kudeaketa eta asistentzia-lanak egingo ditu; zuzenean eta hierarkian Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen menpe egongo da. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateburu funtzioak garatu bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, ardura bereziko osagarria jasoko du.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Debabarreneko ESIari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2021eko maiatzaren 31.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala