125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3651
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 3koa, Farmaziako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita ez dela bidezkoa 2021ean farmazia-bulego berriak sortzeko deialdia egitea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena.
Sail honetako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak emandako biztanleriari buruzko datu ofizialak aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak zehazten dituen Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluko 2. puntuaren arabera, ondorioztatzen da ez dela bidezkoa aurten farmazia-bulego berriak irekitzea.
Horiek horrela, eta Euskal Autonomia Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluarekin bat etorriz eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 16.1 artikuluak ematen dizkidan egitekoak baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Iragartzea ez dela bidezkoa 2021erako farmazia-bulego berriak sortzeko deialdia egitea, farmazia-eskualde bakoitzeko biztanleen eta farmazia-bulegoen arteko proportzioak eta farmazia-bulego horiek farmazia-eskualdea osatzen duten udalerrien artean nola banatzen diren aztertu ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 3a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.