123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (231 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3596
IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita itzulketa-prozedura baten hasiera (Ekintzaileentzako 2019ko deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedura hasteko erabakia hartu du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2019-06-28ko EHAA) onartutako ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdiaren 28. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Ezinezkoa izan da aipatutako hasierako erabakia jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak 15 egun baliodun ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eskubidez komeni zaiona alega dezan. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzara jo beharko du (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideren bat erabilita. Halakorik egiten ez badu, ebazpen bidez bukaera emango zaio prozedurari, eta ebazpenak xedatzen badu ez-betetze bat gertatu dela, jasotako diru-zenbatekoak itzultzeko agindua eman dezake.
Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela prozedura horren hasierako erabakiaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.