123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3593
EDIKTUA, prekarioko utzarazpenari buruzko 1008/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1008/2020 hitzezko judizioa.
Gaia: utzarazpena, prekarioagatik.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-03-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Demandatuen, hau da, Vitoria-Gasteizko Santa Maria kantoiko 19, 1-B etxebizitzaren okupatzaileen, egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.