123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3590
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 541/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 541/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Iciar Arcocha Torres.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-12-07an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jose Javier Anchia Palma demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Getxo, 2021eko maiatzaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.