123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3587
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 229/2021 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 229/2021 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Phillipe Jhon Maestro Goodrichi ediktu bidez jakinaraztea 2021-05-18an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Donostia, 2021eko maiatzaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.