123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3584
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 15ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programako deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea ebazten duena.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– EEEko zuzendari nagusiak 2020ko urtarrilaren 17an emandako Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua, 19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a), hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programa onartu eta deitu zen, eta haren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.
Bigarrena.– Deialdi horren 3. oinarriak ezartzen duenez, hirugarren sektorean energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko inbertsioetarako 2020ko laguntza-programara bideratutako hornidura ekonomikoa milioi bat seiehun eta berrogeita hamar mila euro da (1.650.000 euro), Energiaren Euskal Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.
Hirugarrena.– Laguntza-programaren indarraldian aurkeztu diren eskabideen kopurua handiagoa izan da hasiera batean aurreikusita zegoena baino, eta aurreikustekoa da horrek berekin ekartzea hirugarren sektoreko energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko inbertsioetarako 2020. urteko laguntza-programaren aurrekontua agortzea, deialdiko oinarrietan aurreikusitako amaiera-data baino lehenago.
Eskaria handia da, eta EEEk jardun horiei jarraipena eman nahi die, betiere energia aurrezteko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko teknologiak inplementatzeko helburuak betetzeko xedearekin 2030erako Euskadiko Energia Estrategiarekin hartutako konpromisoei jarraikiz, eta horren guztiaren arabera, komenigarria litzateke, 2020ko urtarrilaren 3ko bilkuran EEEko Zuzendaritza Kontseiluak hartutako erabakiaren babesean, laguntza-programa horretarako baliabide ekonomikoak bederatzirehun mila (900.000) euroan igotzeko proposamena egitea.
Azaldutako guztia dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehena: EEEko zuzendari nagusiak 2020ko urtarrilaren 17an emandako Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua, 19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a) hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko deitutako 2020ko laguntza-programarako baliabide ekonomikoak bederatzirehun mila (900.000) euroko kopuruan igotzea ebaztea.
Horrekin, hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programako deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak bi milioi bostehun eta berrogeita hamar mila (2.550.000) euro dira guztira.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2021eko ekainaren 15a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.