Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2021eko ekainaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3571

AGINDUA, 2021eko ekainaren 11koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Arabako Laneko eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzako Arabako Laneko Lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (kodea: 511786/7).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko apirilaren 12ko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (2021eko maiatzaren 3ko EHAA, 84. zk.), zeinaren bidez Arabako Laneko eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzako Arabako Laneko lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen baita (kodea: 511786/7), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Victoria Portugal Llorente andrea lurralde-ordezkari izendatzea Lan eta Enplegu Saileko Arabako Laneko eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzan (kodea: 511786; dotazioa: 7).

Bigarrena.– Agindu honek ondorioak izango ditu 2021eko ekainaren 21etik aurrera.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 11.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala