122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3555
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitzaio Calderería Mecanizada Alavesa SLri 2020ko urriaren 28an 01-SM-A-2020-1 espedientean Industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileak emandako errekerimendua.
Gaia: dokumentazioa aurkezteko errekerimendua.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 2a.
Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.