122. zk., 2021eko ekainaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3545
EDIKTUA, zuzenbide zibileko prokuradore baten kontuari buruzko 8/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 8/2020 prokuradore-kontua (a. zibila).
Gaia: prokuradorearen kontua.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Haizea Gonzalez Barreira.
Judizio horretan, dekretua eman zen 2021-01-27an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Miguel Angel Gredilla Merino demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.