Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2021eko ekainaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BARAKALDOKO UDALA
3510

IRAGARKIA, Barakaldoko 5. Babes Akustiko Bereziko Eremuaren eta horri lotutako Zonaldeko Planaren aldaketaren jendaurreko informazioari buruzkoa.

2021eko maiatzaren 14ko 216/18/2021-12 zenbakiko Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez, jendaurrean jartzea erabaki da, onartu aurretik, 5. Babes Akustiko Bereziko Eremuaren (ZPAE 5) Mugaketa aldatzeko espedientea (9. Errolda-barrutia - Iparraldea), jatorrizko mugaketan sartzen ez den SUS04 Dinamita sektorearen zatia barne hartuta, bai eta sektore horri buruzko ZPAE 5ari lotutako Zonako Planaren aldaketa ere, AAC Centro de Acústica Aplicada SL enpresak egindakoa Via Celere Desarrollos Inmobiliarios SA enpresaren izenean, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 45. eta 46. artikulu arabera.

Horretarako, iragarki hau udaletxeko iragarki-taulan, udal webgunean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, eta, dokumentazioa interesatuen eskura egongo da lehenengo iragarkia aldizkari ofizialetan sartu egunetik azkeneko iragarkia sartu ondoko hilabetea igaro arte, eta jendearentzako harrera orduetan aztertu ahal izango da Udaletxeko Ingurumen, Osasun eta Kontsumo Arloko Lege eta Administrazio Zerbitzuan. Era berean, jendaurreko informazio-aldian, erreferentziako espedientea udalaren webgunean ere egongo da eskuragarri (www.barakaldo.eus).

Barakaldo, 2021eko maiatzaren 19a.

Alkatea,

AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.


Azterketa dokumentala